XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pentsatzekoa denez, lurrinketa da animalien hozteko modurik egokiena, baina honek, bestelako arazo bat sorterazten du: beroak, lehorpen-tasa goratu egiten duenekoa, alegia.

Lehorpenarekiko erresistentzia

Lehorpena da marearteko animalien baldintzatzaile fisikorik garrantzitsuena (NEWELL, 1976, 1979).

Maskorrik edo exoeskeletorik gabeko animalietan faktore mugatzailea gertatzen da (DAYTON, 1971; OTTAWAY, 1973); alabaina, hobeto babestua dauden beste animalia batzuk, hala nola, zirripedoek, hiltze-tasa altuak erakusten dituzte lehorpenaren kausaz (FOSTER, 1971 b).

Animaliaren lehorpenarekiko erresistentzia, beraren ehunen ur-galpena pairatzeko duen ahalmenaren menpean dago, baina animaliek, lehorpen-baldintza zehatz batzuren aurrean, gorputzeko ur-lurrinketa jasateko mekanismorik erakus dezakete, era honetan, jasankortasun tartea zabal dezaketelarik.

Ur-galpena erregulatzeko ahalmena, faktore bik baldintzatzen du: - Batetik, gorputz-tenperaturaren maila onargarrian mantendu behar izatea.

- Bestetik, lehorpenarekiko erresistentziarako mekanismoek gas-elkartrukeari eragozpenik jarri arren, animalia batzuk beraien oxigeno-eskaria betetzeko moduko arnas metabolismo aerobioaren tasa egokia mantendu behar izatea (...).

Bizirik irauten dutenak / Tenperatura /3. Irudia. Tenperaturaren eta superbizipen-portzentaiaren arteko erlazioa. Ur-lurrinez aseturiko eguratsean. Aire lehorretan. Ikerketa-denbora ordu betekoa da (WILKENS Bs FINGERMAN, 1965, NEWELL-engandik hartuta.